168 txirrindularik hartu zuten parte Gallarta-Gallarta X. Zikloturista Martxan

Txirrindulariak martxa hasteko prest.
Guztira, 168 txirrindularik hartu zuten parte igandean, Petronorren babesa duen, Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren hamargarren edizioan.

97 kilometroko martxa goizeko 9:00etan hasi zen Gallartako Dolores Ibarruri Institututik (Abanto-Zierbena) eta iazko ibilbidea errepikatu zuen, martxaren erdian anoa-postua izanik eta lau igoera: Humaran, Menagarai, Humaran berriz ere eta Putxeta.

Parte hartzaileen jatorriari dagokionez, %91a bizkaitarrak izan ziren, eta gainerakoak Arabarrak, Gipuzkoarra eta Kantabriarrak. Guztien artean bakarrik 3 emakumek hartu zuten parte.

Nahiz eta ibilbidean zehar, Artziniegako partean, euria egin, ez zen martxan istripurik izan, “ezta aipatu beharreko arazorik”, esan du Txetxu Santos, froga antolatu duen, Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkartearen kirol zuzendariak.