Bentzeno isuriak direla-eta Petronorri egindako ikerketa artxibatu du Fiskaltzak

2018ko azaroaren 8 eta 9ko bentzeno isuriak gehienezko isuri-esposiziotik gertukoak zirelakoan Meatzaldea Bizirik taldeak jarritako salaketa baten ondoriozko Ikerketa-Eginbideak artxibatu egin ditu Bizkaiko Lurraldeko Fiskaltzak. Izan ere, administrazioak osasun publikoa babesteko ezarritako baremoekiko Fiskaltzak ez du Petronorren aldetik inolako hausterik atzematen eta ikerketa artxibatzea erabaki du.