BTT Eskolen XX. Topaketak 374 txirrindulari bildu ditu Muskizen

Txirrindulari gazteak froga egiten.
Mendiz Mendi klubak BTT Eskolen XX. Topaketa antolatu zuen larunbatean Kobaronen (Muskizen). Bizkaia osoko, Kantabriako eta Gaztela eta Leoneko 25 talde zein klubetako 374 umek hartu zuten parte.

Petronorren eta Muskizko Udalaren babesa izan duen frogak arratsaldeko 16:30etan hasi zen Kobaron auzoan. Bertan, mailatan banaturik (haurrak, benjaminak, alebinak eta infantilak), txikiek 800 metroko ibilbidea egin zuten Itsaslur parkearen sarreran, eta nagusiek (2. urteko alebinak eta infantilak) 1.700km-koa; Itsaslurren sarreratik irten, Agua Dulcesera jaitsi eta berriro Itsaslurrera bueltan.