Petronor sukaldean erabilitako olioa prozesatzen hasi da

Sukaldean erabilitako olio aurre-tratatua.
Petronor sukaldean erabilitako olioa (UCO) prozesatzen hasi da diesela ekoizteko unitateetan, biofindegi bezala beste aurrerapauso bat emanez.

Muskizko findegiak, biofindegi bezala jorratutako bidean aurrera eginez, urtean 8.000 tona UCO (Used Cooking Oil) prozesatuko ditu. Olioa Nafarroako aurre-tratamendu lantegi batetik ekartzen da eta Petronorrera lau zisterna-kamioi heldu dira. Tratamendua desulfurazio unitateetan egiten da, eta horretarako, horien segurtasunari buruzko azterketa egin da.

2014an, Petronor jokabide iraunkorren arloko aitzindari bihurtu zen lehen belaunaldiko bioerregaiak (palmondo olioa) prozesatzen hasi zenean, CO2 isurietan efektu positiboak eraginez. Hala ere, produktu hau lehian sar daiteke elikadurarako nekazaritza-ekoizpenekin hirugarren munduko herrialdeetan. Ondorioz, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan, bigarren belaunaldiko bioerregaiak tratatzeari ekingo dio aurrerantzean; adibidez, birziklatzetik ateratako UCOa.

Honela, ingurumena babestu eta honen gaineko inpaktua murriztearen aldeko konpromisoari eutsiz, hondakin honi gasoil bihurtuko du, UCOa era industrialean tratatzen hasiko den Espainiako lehenengo findegia izanik.