Petronorrek salmenten errekor historikoa hobetu du 2018an: 11,9 milioi tona

José Gregorio Luque Gonzalez Petronorren kontseilari delegatua lehen aldiz aritu zen emaitzen aurkezpenean.
2018koa ekitaldi ona izan da, eskakizun handi-handiko ingurune aldakorraren gainetik. Konpainiaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunarekin bat eginez, Petronorrek errekor historikoa lortu du salmentetan, 11,9 milioi tonakoa, eta kopuru horren % 36 esportaziora bideratu du. Salmentetan izandako errekor horri destilazio-bolumenik handiena gehitu behar zaio: 78,7 milioi upel prozesatu dira, 11,6 milioi tonaren baliokideak.

Urteko operatibo korrontearen emaitza +137,8 milioi eurokoa izan da. Ekitaldiko zergen osteko guztizko emaitza +176,3 milioi eurokoa izan da, 2017ko ekitaldian lortutakoaren ildo bertsuan.

Kontsumoetan eta Murrizketetan 2018an lortutako energia-kontsumoaren aurrezkia 35.000 tona gas naturalekoa izan da.

Petronorren jarduerak 826 milioi euroko guztizko zerga-ekarpena egin dio Bizkaiko Foru Ogasunari (Lurraldeko 2018ko zerga-bilketa garbiaren % 10,6). Gainera, Petronorren jarduerak Bilboko Portuko joan-etorrien % 47,29 eragin du, 498 itsasontzi tarteko. Kopuru hauek 2017koak baino hobeak dira, orduko hartan, joan-etorrien % 44 eragin baitzuen, 498 itsasontzirekin.

Petronor industria eta ekoizpen jarduera merkatura egokitzearen aldeko etengabeko bilakaeraren eredu bihurtu da. 2017an abiatutako hiru ekintza-programei (digitalizazioa, kudeaketa eredua eta negozio berriak) jarraipena emanez, Business as usual deritzonera bideratutako inbertsioekin batera, 2018an, 13,4 milioi euroko gastua egin da.

Prentsa oharra, hemen.

Bideoa, hemen.