Petronorrek UPV/EHU-ko Zientzia Fakultateko 50. urteurrena ospatzen du

UPV/EHU-ko Zientzia Fakultateak bere 50. urteurrena ospatzen du, Petronorren babesa duen ekitaldi programaz.

Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, Zientziaren adarretako bakoitzak (fisika, matematika, geologia, kimika eta biozientzia) aste beteko ekitaldiak antolatu ditu. Gainera, bestelako ekintzak ere izan dira, zientzia forentsea eta memoria historikoaren berreskurapenaren inguruko jardunaldia, adibidez.

Datorren apirilaren 10ean emakumeen mahaingurua antolatuko da, zeinek Fakultatearen historia birpasatuko dute, eta hilaren 11an urteurrenaren Ekitaldi Nagusi deiturikoa izango da.

Programa guztia, hemen.