Euskadiko haurren Txapelketa errepideko txirrindularitzan, Muskizen

Mendiz Mendi Taldeak – Omar Fraile Txirrindularitza Eskolak, pasa den larunbatean, maiatzaren 25ean, Euskadiko haurren Txapelketa antolatu zuen Muskizen, errepideko txirrindularitza kategorian. Froga Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen barruan dago eta Petronorren babesa izan du.

Proba Muskizko Meatzari plazatik abiatu zen, eta txirrindulariek San Juan, San Julian, Pobeña, Kobaron eta Meatzari plazatik igaro ziren, Kultura Etxeko biribilgunean bira eman, eta bigarren itzuliari ekingo zioten.

Haur gizonezkoen kategorian 75 parte hartzaile atera ziren (25 bizkaitar, 25 arabar eta 25 gipuzkoar), baina 57 izan ziren 22 kilometroak bukatu zutenak, 36 minutu eta 47 segundutan, 35.89 km/h-ko bataz besteko abiaduran. Iker Bonillak garaipena lortu zuen, Oier Ruia Arkaute eta Lander Sanz-en aurretik.

Emakumezkoetan 25 izan ziren lasterketaren 11 kilometroak bukatu zituztenak, bataz beste 34.02 kilometro orduko eginez. Garazi Bergara izan zen lehena, Izaro Oliveira bigarrena eta Intza Navarro hirugarrena.

Ibilbide-proba amaitutakoan, Gynkanaren proba pilotalekuko aparkalekuan hasi zen. Gizonezkoetan Iker Arruiz izan zen txapelduna, Aitor Arribas, bigarren eta Hegoi Quintano, hirugarren. Emakumezkoetan Garazi Abecia izan zen irabazlea, Oihana Ikobalzetak bigarren postua lortu zuen eta Arene Perezek hirugarrena.