Muskizko Eguzki Fest-en II. edizio arrakastatsu

Meatzari plazan izan ziren kalitate handiko produktuen 40 stand inguru.
Pasa den asteburu honetan Muskizek Eguzki Fest-en bigarren edizioa izan du, Petronorren babesaz egiten den, bertako zapore eta usainak goraipatzeko jaia.

Larunbat eta igande goizean Meatzari plazan izan ziren kalitate handiko produktuen 40 stand inguru. Hainbat txoko zeuden, besteren artean, zaporeena eta usainena. Horretaz gain, tailerrak ere eskaini ziren, bertako moda, artisau garagardoak, zuzeneko musika eta dantza erakustaldiak.

Usainen txokoan ehunka lore, landare, hazi, xaboi, intsentsu eta abar izan ziren; zaporeen gunean bertako produktuak eta artisautza produktuak eskaini ziren; eta umeen txokoan haurrentzako jarduerak, tailerrak eta animazioa egon zen. Era berean, festa honen barruan, zuzeneko musika eta artisau garagardoak dastatu ahal izan ziren; eta horretaz gain, era bateko eta besteko produktuak erosteko aukera izan zen, “Degusta” eta “Market” izeneko guneetan.