Petronor eta enpresa kontratistak geldialdiei buruz gogoeta egiteko bildu dira

Batzarra Somorrostro Irakas-gunean izan zen.
Petronor Findegiaren lehen seihileko honetako geldialdietan parte hartuko duten enpresa kontratisten kudeatzaileekin bildu da, Konbertsio unitatean egindako lehenengo Geldialdiaren balantzea egiteko eta 1. Findegian egingo den Geldialdiaren berri emateko.

Bileraren lehenengo zatian Konbertsio unitatean martxora arte egindako Geldialdia izan zuten hizpide. Víctor Castro Geldialdien buruak eta Iñaki Sendín Segurtasunaren arloko kudeatzaileak geldialdiaren emaitzak aztertu zituzten segurtasunari, kalitateari eta epeei dagokienez. Geldialdiaren alderdi positiboak aintzat hartu eta hobetu beharrekoak zehaztu zituzten.

Jarraian, 1. Findegian egingo den geldialdia aurkeztu eta horretarako prebentzio-sistema osoa aztertu zen: segurtasunaren koordinazioa, unitate bakoitzaren arduradunak eta segurtasunaren arloko emaitzak hobetzeko aurreikusi diren ekintza guztiak. Zalantzarik gabe, segurtasuna da Geldialdiaren alderdirik garrantzitsuenetako, eta horrexetan jarri zen arretarik handiena.

Gainera, Geldialdiaren organigrama eta esku hartu beharreko unitateetarako planninga eman ziren ezagutzera, egin beharreko lan nagusien errepasoa egiteaz gain. Maniobra nagusiak eta sor litezkeen inteferentziak ere aipatu ziren, jende guztiak ezagutu eta pilaketarik handieneko esparruen okupazioak ekar ditzakeen ondorioak murrizten saiatzeko.

Azkenik, Pedro Boyra Fidagarritasun eta Mantentze-Lanen zuzendariak, galderak eta iruzkinak egiteko txanda ireki zuen, eta honen ondoren, amaitutzat jo zuen bilera, guztion artean 1. Findegiaren Geldialdi Orokorra behar bezala gauzatzeko asmoz.