El Correok eta Petronorrek Zierbenako X. Familia Lasterketa aurkeztu dute

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, Unai Elosegi Zierbenako zinegotzia, Ainhoa Fernández Aspanovaseko koordinatzailea, Iñigo De Loyola Ortuzar Zierbenako alkatea, El Correoko Yaiza Ochoa de Echaguen, eta Gustavo Lambarri Zierbenako zinegotzia.
El Correok eta Petronorrek Zierbenako X. Familia Lasterketa aurkeztu dute gaur. Froga datorren ekainaren 16an izango da.

Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da, ez da sailkapenik izango eta gehienez 5 buelta eman ahal izango zaizkio Zierbenako portutik igarotzen den 1.5 km-ko ibilbideari. Talde bakoitzak, biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu, eta hauek elkarrekin korrika egin eta froga amaitu beharko dute.

Parte hartu ahal izateko www.carrerasfamiliares.eus webgunean izena eman beharko da, ekainaren 10a baino lehen, eta 10€ ordaindu taldeko. Diru hori, ondoren, Aspanovasi eskainiko zaio.