Elías Unzueta: “eraldaketa digitala produktibitate eta lehiakortasun handiagoaren mesedeko aldaketa da”

Elias Unzueta jardunaldiko beste partaideekin batera. Argazkia: FADE.
“Industria arloan ere negozio-ereduen arteko marrak lausotuz doazen egungo munduan, eraldaketa digitala produktibitate eta lehiakortasun handiagoaren mesedeko aldaketa da”.  Halaxe mintzatu da Elías Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzailea, Asturiasko Enpresarien Elkarteak Izertis eta Liberbankekin batera Oviedoko Kongresu Jauregian antolatu duen Eraldaketa Digitalari buruzko V. Jardunaldian.

Ekainaren 14an egindako topaketa horretan, hainbat konpainiatako zuzendaritzakideek ikuspegi propio eta praktikotik aztertu zituzten eraldaketa digitalaren egungo eta etorkizuneko erronkak. Ildo horretan, Unzuetak esan zuen,  “industria arloko eraldaketa digitalerako, goi mailako zuzendaritzak zehaztutako ibilbide-orriaren araberako ikuspegi estrategikoa behar dela. Izan ere, esparru horretan ekimen digital batek zentzua izan dezan, negozioaren corea izan behar du ardatz, erakundea eraldatzeko palanka izan behar du teknologia berrietan oinarrituta, eta enpresarentzako itzulkin ekonomikoa eragin behar du, nahitaezko baldintza bezala”. 

Azken aurrerapen teknologikoak enpresaren estrategiaren zerbitzuan jartzea da Eraldaketa Digitalaren helburua, balioa sortzeko xedez. Hau abiapuntutzat hartuta, jardunaldi hau antolatu da, Asturiasko enpresei noranzko horretan mugitzeko inspirazioa eskaintzeko asmoz, lehiatzeko abantaila handiagoak lortzen eta egungo zein etorkizuneko merkatua lideratzen lagunduko dieten proiektuak gara ditzaten.