Fair Saturday Fundazioak gizarte aldaketan artistek duten inpaktua saritu du

Manu Núñez saria ematen Musical Bridges Around The World erakundeko Anya Growkhovski-ri. Argazkia: El Correo.
Fair Saturday Fundazioak kulturaren bitartez giza zein gizarte garapena sustatzen duten artistak saritu zituen atzo Guggenheimen izandako ekitaldian. 2016an hasitako mugimendu honetara batuko diren hiri berrien izenak ere ezagutzera eman ziren.

Daniel Barenboim musikari juduak eta Edward Said intelektual palestinarrak sortutako West-Eastern Divan Orchestra sarituetako bat izan zen. Bilbon 2008an sortutako Cine Invisible International Festival-a ere saritua izan zen aniztasuna bultzatzeagatik. Hutu eta tutsi etniako Ruandako emakume perkusionistek, Hegoafrikako Lurmutur Hiriko Artscape Theatre Centre-k, Lita Cabellut artistak eta Texasko Musical Bridges Around The World erakundeak sarituen zerrenda bete zuten. Manu Núñez Petronorren Ingeniaritza eta Garapen zuzendariak saria eman zion erakunde honi.

Fair Saturday mugimendura gehitu diren hiri berriei dagokienez, Lisboa izan zen aurkeztutako lehena, Massachussets-eko Quincy (AEB), Galeseko Cardiff (Erresuma Batua), Leeuwarden (Holanda), Georgiako Atlanta (AEB) eta Eskoziako Edinburgo Fair Saturdayn izango dira, edo izateko zorian daude.