Kazetariek 1. Findegiaren Geldialdia bisitatu dute

Iñaki Sendín kazetariekin  “Ikuspegi" behatokian.
Iñaki Sendín kazetariekin “Ikuspegi" behatokian.
Kazetariek Petronor bisitatu dute Findegiaren instalazioak eta, bereziki, Geldialdi gunea ezagutzeko asmoz.

José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren ongi etorriaren ostean, kazetari guztiak BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin) jantzi dira eta bisitaldiari hasiera eman diote, 1. Findegiaren aurrean dagoen “Ikuspegi” behatoki berrian. Bertan, Iñaki Sendín Segurtasun kudeatzaileak Geldialdia zertan datzan azaldu die, bere bilakaera, egin beharreko lan nagusiak eta segurtasuna zein eraginen murrizketa nola kudeatzen den.

Ondoren 1. Findegian zehar ibili dira eta bertan egiten ari diren lanak gertutik ikusi dituzte.