Petronorrek Enrique Sendagorta Beka banatu die Bilboko Ingeniaritza Eskolako bi ikasleri

Enrique Amezua, Jorge Sendagorta, Inés Alcibar, Julen Arizaga, Emiliano López Atxurra eta Roberto Velasco.
Petronorrek Enrique Sendagorta Beka eman die gaur goizean Bilboko Ingeniaritza Eskolako Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko bi ikasleri: Julen Arizaga Echebarria eta Ines Alcibar Apraiz.

Julenek eta Inesek 25.000 euroko beka bana jasoko dute unibertsitate-prestakuntza atzerrian osatu eta titulazio bikoitza lortzeko. Hartara, Arizaga Echebarriak Master of Computer Science delakoa egingo du Illinoiseko Teknologia Institutuan (Chicago) eta Alcibar Apraiz Cincinnatiko Unibertsitatera (Ohio) joango da Ingeniaritza Masterra ikastera, biek Adimen Artifizialeko espezialitatean.

Emiliano López Atxurra Petronorren presidentea eta Enrique Sendagorta zenaren seme Jorge Sendagorta arduratu dira gazteei bekak emateaz. López Atxurrak gainera, ekimen hauekin Petronorrek bere gizarte erantzukizunera erantzun ematen diola aipatu du, “Herrialdeko giza kapitala goraipatuz”.

Ekitaldian izan dira, halaber, Enrique Amezua, Eskolako zuzendaria, eta Roberto Velasco, findegiko Administrazio Kontseiluko kidea, zeinek Petronorren ibilbidea nabarmentzeaz gainera, Enrique Sendagortaren irudia iruzkindu du.