Petronorrek Lanbide Heziketarako 35 beka plazaratu

Petronorren LH beken kartela.
Petronorren LH beken kartela.
Petronorrek Lanbide Heziketarako 35 beka eskaintzen dituen programarako deia zabaldu du, LH hezkuntza-aukeratzat sustatu, erraztu eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako gazteen enplegugarritasuna hobetzeko asmotan.

Aipatu 35 bekak Gradu Ertaineko nahiz Goi-mailako Graduko Preskuntza Zikloetara bideratuko dira, Petronorri dagozkion espezialitateetan. Beka bakoitza 800 euro bestekoa da. Beken %10 izango dira, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten ikasleentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800na euroko bonus gehigarria jasoko dute, egindako ahaleginaren esker onez.

Parte hartzeko interesik duten ikasleek becasfp.petronor.com webgunearen bitartez egin ahal izango dute eskabidea, 2019ko urriaren 16 arte.

LH-programa hau 2008an indarrean jarri zenetik, honezkero 589 baino gehiago izan dira, hiru udalerrietan, Gradu Ertaineko edo Goi-mailako Graduko bekaren bat jaso duten ikasleak, zeinetatik 61 emakumeak izan diren. Egindako inbertsio osoa 975.000 euro inguru baino gehiagokoa izan da.