Pumps & Valves Azokan parte hartu duten enpresetako teknikari zein gerenteek Petronor bisitatu dute

Gualber Atxurra bisitariekin Petronorreko “Ikuspegi” behatokian.
Ekainaren 4tik 6ra BECen izaten ari den, Pumps & Valves Azokan parte hartu duten enpresetako teknikari zein gerenteek Findegia bisitatu zuten atzo, bere instalazioak eta fintze prozedura gertutik ezagutzeko asmoz.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria haiekin izan zen ibilbidean zehar. Bisita 1. Findegiaren aurrean dagoen “Ikuspegi” behatoki berrian hasi zen. Bertan, Atxurrak Petronorren historiari, ikuspegiari, estrategiari eta ekoizpen eskemari buruz mintzatu zitzaien, hainbat gauzen artean.

Ondoren, 1-2 Kontrol Gela bisitatu zuten, baita Luzero Puntako Itsas-terminala ere, non Kokea gordetzeko Domo biltegia ikusi zuten.