Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkariaren bisita

Pepe Luque, Francisco Polo, Emiliano López Atxurra eta Ana Beobide, gaur goizean.
Francisco Polo Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkariak Petronor bisitatu du gaur Repsol Taldearen digitalizazio prozesu orokorra gertutik ezagutzeko, baita euskal findegiarena ere.

Francisco Polo, Pedro Sanchezen gobernuan aurreikusi diren digitalizazio estrategia eta programen arduradun gisa, Findegian ezarri den digitalizazio planaz, Petronor Innovación-ek burututako hainbat garapenez, eta Petronor bezalako trakzio enpresa handi eta startup hasiberrien artean sustatutako sinergiez interesatu da.

Estatu Idazkaria Emiliano López Atxurra Petronorren presidentearekin; Pepe Luque kontseilari delegatuarekin, eta Ana Beobide konpainiaren administrazio kontseiluko kidearekin izan da. Gainera, Petronor Innovación-en arduradunekin lan batzarrak partekatzeko aukera izan du.