Bi pertsonarentzako urpekaritza esperientziaren zozketa

Zozketan parte hartu!
Zozketan parte hartu!
Uztailean zehar, Petronorrek urpekaritza oinarrizko mailan ezagutzeko esperientzia zozkatuko du inguruko auzokideen artean.

Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenan erroldaturik baldin bazaude, zozketan parte hartu eta urpekaritza oinarrizko mailan ezagutzeko, bi pertsonarentzako, esperientzia irabazi. Saio teoriko laburra eta, praktikak egiteko, igerilekuan murgilketa barne hartzen du. Gainera, programa hau PADI Open Water ikastaroarekin koherentea da.

Animatu eta parte hartu! Zozketa uztailaren 22an amaituko da.