GNLa itsas erregai bezala zabaltzen ari da

2014. urteaz geroztik, Repsolek GNLren 3.500 m3 baino gehiago hornitu dizkie 16 itsasontziri.
2014. urteaz geroztik, Repsolek GNLren 3.500 m3 baino gehiago hornitu dizkie 16 itsasontziri.
Gas natural likidotua (GNL) armadoreek itsas garraiorako gero eta gehiago baloratzen duten alternatiba da. Erregai honek isurpenak murriztu eta Nazioarteko Itsas Erakundeak (IMO, inglesezko siglen arabera) onartu eta 2020ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den IMO 2020 araua betetzen du.

IMO araudiak sufrearen edukia mugatuko du itsas garraiorako erregaietan, egun baimenduta dagoen % 3,5etik % 0,5era igaroz 2020an. Horren harira, Repsolen GNLaren aldeko apustuari eutsi dio, alternatiba honek eskaintzen dituen era askotako abantailengatik, bereziki ingurumenari dagokionez. 2014. urteaz geroztik, konpainiak erregai honen 3.500 m3 baino gehiago hornitu dizkie 16 itsasontziri.

“Energia anitzeko hornitzaile bezala, Repsolek GNLa gehitu dio itsas erregaien zorro zabalari”, adierazi du Laura Rejón Pérez GNLaren Handizkako Merkaturatze eta GNL eta Gasaren Tradingeko Zuzendariak. Gainera, “produktu hau bat dator isurpenak murrizteko ezarriak ditugun helburuekin, izan ere, gasa giltzarrizko erregaitzat jotzen dugu trantsizio energetikorako”.

Berrikitan, Repsolek akordioa sinatu du Brittany Ferriesekin, honek Espainian dituen ontziak hornitzeko. Flotaren zati batek Erresuma Batuaren eta Espainiako iparraldearen arteko joan-etorriak egingo ditu GNLa erabiltzen duten itsasontzien bidez. Akordio honek beste bultzada bat eman dio konpainiari bunkering edo itsas erregaien horniketa zerbitzua garatzeko.

Repsolek esperientzia zabala du GNLa Espainiako edozein portutan hornitu ahal izateko, eta konpainiak negozio honen aldeko apustuari eutsi nahi dio aldian aldiko horniketetarako zein iraupen luzeko kontratuetarako, gasaren sektorean eta isurpen baxuko negozioetan haztearen alde abian duen estrategiari jarraiki.

Malgutasun logistikoa duen sarea

Gas naturalak, -160º Cko tenperaturan likidotuta, 600 aldiz bolumen txikiagoa du gas egoeran baino, eta horrek itsas garraioa zein birgasifikazio instalazioetan biltegiratzeko lanak errazten ditu. Espainiak GNLa hornitzeko azpiegitura aitzindaria du Europan, kostaldean sakabanatutako 6 eragiketa-instalaziori esker. Birgasifikatu eta gasbideen bitartez etxeetara eta enpresetara banatu baino lehen, GNLaren bunkeringa fase likidoan dagoen gas honetaz baliatzen da erregai bezala hornitzeko.

Eragiketa zisterna-kamioien bitartez egin daiteke, hauxe baita Repsolek orain arte gehien erabili duen modua; baita ontzi kotsumitzaileei lotzen zaizkien horniketa-ontzien bitartez ere, edo terminaletik zuzen-zuzenean. “Brittany Ferriesentzat”, jarraitu du Laura Rejón Perezek, “horniketa bermatuko duen bitarteko biltegiratze sistema garatuko dugu”. Ontzi-enpresak lanean diharduen Santanderreko eta Bilboko portuetan 1.000 m3-ko andel bana jarri eta zisterna-kamioiez beteko dira, ontziak aldizka hornitu ahal izateko.

Repsolek “esperientzia tekniko zabala du GNLaren arloan eta itsas fuel-olioaren zein destilatuen ohiko bunkering horniketetan”, eta ondorioz, Estatuko edozein portutan zisterna-kamioien laguntzaz hornitzeko gaitasuna du. Malgutasun operatibo hori berrikitan frogatuta gelditu da, “Ferroleko portuan hornitu behar genuen ontziak, ekainak bultzatuta, Vigon porturatu behar izan zuenean. Kasu honetan, azkar-azkar jardun behar izan genuen bertan artatu ahal izateko, eta eragiketa arrakasta osoz garatu zen gure hornitzaileen arintasunari eta Portu Agintaritzari esker”, adierazi du Rejónek.

Ingurumen arloko abantailak

GNLak ez du sufre oxidoaren (SOx) edo partikulen (PM) isurpenik eragiten, % 20 murrizten ditu CO2 isurpenak eta % 90 nitrogeno oxido (NOx) gutxiago isurtzen du. IMO 2020 araua “oso zorrotza izango da erregaien sufre oxidoaren isurpenekin”, eta horren kariaz, nazioarteko uretan erabili beharreko gehienezko sufre edukia % 3,5etik % 0,5era murriztuko da, “GNLaren bunkeringaren eskariaren mesedetan”.

GNLaren erabilerari buruzko bi monitorizazio mota daude: dualak, fuelarekin, dieselarekin edo GNLarekin eragiketan jarduteko aukera ematen dutenak, eta gasa baino erabiltzen ez duten itsasontziak. “Guk batzuei zein besteei hornitzen diegu, izan ere, horniketari ekin baino lehen, zehatz-mehatz aztertzen ditugu ontzien ezaugarriak gure prozedurak egokitzeko”. GNLak beste erregai batzuek baino bolumen handiagoa behar du eduki energetiko bererako, baina ontzien autonomia “ez dago lotuta bakarrik biltegiratze-gaitasunarekin eta kontsumoarekin. Ikuspuntu teknikotik, edozein itsasontzi motak erabil dezake erregai hau”.

Itsasbide erregularretarako azpiegitura

Itsasbide finkoak egiten dituzten ontziak dira GNLari atxiki zaizkion lehenak; esaterako ferryak, gurutzaontziak edo kontainer-ontziak. Horien erregulartasunak azpiegituren eta epe ertaineko kontratuen garapena errazten du, inbertsioa justifikatuz eta arriskua minimizatuz. Horrez gain, Repsolek aldian aldiko horniketak egiteko eskariak ere jasotzen ditu.

Horrelakoxea izan da konpainiak gaurdaino egindako eragiketarik handiena. Hamaika zisterna-kamioiren laguntzaz, iazko abenduan, Cartagenako portuan, 430 m3 GNL hornitu zizkion 135 metroko luzera eta 23 metroko zabalera duen Paul A. Desganés andel-ontziari. Turkiako Besiktas ontziolatik irten berria zelarik, ontzia Kanadarako bidean hornitu zen, harat-honako joan-etorrietan jarduten baitu petrolio-produktuak garraiatzeko.

Horniketa bermatzea

Gasnam-en (Asociación Ibérica del Gas Natural para la Movilidad) datuen arabera, GNLa erabiltzen duten mundu osoko itsasontzien kopuruan aurreikusi den % 87ko hazkundearen ondorioz, 2020an 254 ontzi propultsatuko dira erregai horren laguntzaz 2018an GNLa erabiltzen zuten 136 ontzien aldean. Hauxe da GNLak itsas erregai globala bihurtzeko gainditu beharreko erronka nagusia: “armadoreei horniketa bermatzea, izan ere, orain arte, azpiegiturak Iparramerikan eta Europako iparraldean garatzen ari dira nagusiki”, ziurtatu du Laura Rejónek.

Espainiako sistema logistikoaren lehiakortasuna sustatzeko, “izan ere, kokapen geografiko aparta du Atlantikoko zein Mediterraneoko trafikoa hornitzeko”, Repsolek europar finantzaketa duten proiektuetan ere lagundu du. Adibidez, 2017an Cartagenan birgasifikazio-instalaziotik itsasontzira egindako Europako lehen horniketa zuzena egin zuen Core LNGas hive deritzona.