Industria eta teknologiaren aldeko apustua trantsizio energetikoaren bizkarrezurra da

Reyes Maroto eta Emiliano López Atxurrarekin batera, Vicente Reyes, Bizkaiko ordezkariordea; Pepe Luque, Petronorren kontseilari ordezkaria; eta Jesús Loza, Gobernuaren ordezkaria.
Reyes Maroto eta Emiliano López Atxurrarekin batera, Vicente Reyes, Bizkaiko ordezkariordea; Pepe Luque, Petronorren kontseilari ordezkaria; eta Jesús Loza, Gobernuaren ordezkaria.
Reyes Maroto Industria ministroak Petronor bisitatu du gaur, euskal findegiaren egungo errealitatea eta etorkizuneko planak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Harreran, Emiliano Lopez Atxurra konpainiaren presidenteak industriak eta teknologiak euskal nahiz espainiar ekonomian duten garrantzia nabarmendu du.

Espainiar politika industrialaren arduradunaren bisitaldiaz baliatuta, López Atxurrak trantsizio energetikoa sinesgarria eta iraunkorra egin dezakeen benetako ikuspegi industrial eta teknologikoa eskatu du. Horrekin batera gogoratu du industriaren bilakaera eta iraunkortasuna estu-estu lotuta dagoela berrikuntza teknologikoa ohiko sistema produktiboan txertatzearekin.

Findegiaren etorkizuneko proiektuei dagokienez, ministroak argi eta garbi egiaztatu ahal izan du Petronorrek garatutako industria arloko proiekturik berritzaileenak espainiar sistema teknologiko osoaren lankidetzaz gauzatzen ari direla, izan ere, Repsol-Petronor Taldea, industria eta teknologiaren aldeko apustua trantsizio energetikoaren bizkarrezurra dela frogatzen duen eredu bilakatu da.