Ingurunean eragin handia duen geldialdia

Geldialdiko langileak Muskizko jatetxeetako batean bazkaltzen.
Petronorren geldialdiak Findegia eraginkorragoa bihurtzen laguntzen duten etengabeko berrikuntza eta hobekuntza prozesuak dira. Oraingoan, 40 enpresatako 1.100 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute Geldialdian, eta honek eragin positiboa dauka ingurunean, izan ere, tamaina honetako mantentze-lanek okupazio maila handia ekartzen dute eskualdeko ostalaritza eta ostatu zerbitzu ia guztietan. Mikel San Vicente “Mugarri” Jatetxe eta Apartamentuen jabearen esanetan,  “sasoi honetan, bezero kopuruak gora egin eta apartamentuak beteta izan ohi ditugu. Horregatik, beste 5 gela dituen landetxea egiten ari gara hurrengo geldialdirako”.

Ikuspuntu honetatik, eskualdeko hornitzaileak eragile aktiboak bihurtzen dira. Garai honetan, inguruko jatetxeek 50.000 menu inguru ematen dituzte, eta Petronorrek Geldialdiari buruzko irudiez apaindutako beste horrenbeste banakako mahai-zapi prestatu ditu. Maitane Gazo “La Hoguera” Jatetxearen jabeak adierazi duenez,  “Geldialdian, eguneko jende kopurua hirukoiztu egiten da eta horrek arindu ederra ematen digu ostalarioi, aurrera egiten laguntzen digu, negozioa bizirik mantentzen laguntzen duen garrantzi handiko eragina baitu”.

Lanaren igoera bortitz horrek berealdiko eragina du garraio sektorean ere. Taxiaren erabilera % 30 gehitzen da, eta JM Vigiolak emandako datuen arabera, hautazko garraio kolektiboaren erabilera % 10 igotzen da.

Geldialdiko langileentzako konfort eta vending esparruak zaintzen dituen DELCOI zerbitzu-enpresak % 25 gehitzen ditu ohiko giza-baliabideak eta garraiobideak. Gehikuntza hau beharrezkoa da, halaber, hondakinen, paperaren, kartoiaren eta plastikoaren bilketa selektiboa kudeatzeko, normalean sortu ohi den kopurua hirukoizten baita.

Ostalaritza, garraioa eta zerbitzuez gain, industria-jardueretarako tokiko hornitzaileen lanak ere gora egin ohi du Geldialdietan. Adibidez, jasotze-makineriak % 30eko igoera izan du, “Grúas Gallarta” enpresak emandako informazioaren arabera. Burdindegien kasuan, salmentak % 30-40 inguru hazten dira.

Zerbitzu sektoreko igoera horrek enpleguaren gaineko eragin adierazgarria izaten du, jarduera horietako langile-kopuruan % 10 eta % 100 bitarteko hazkundea izanez.