López Atxurra: “Europa inoiz baino beharrezkoagoa da gaur”

Emiliano López Atxurra Deustuko Unibertsitatean izandako agerraldian.
“Europarik gabe, industriak ez luke giharrik izango”,  adierazi zuen atzo Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak, Deustuko Unibertsitatean izandako agerraldian. Berariaz nabarmendu zuen “nazioarteko ordenan dagoen zalantzaz betetako etorkizuna”,  baina hala ere, erdi beteta dagoen botilaren aldeko apustuari eutsi zion, maila geopolitikoan eta geoekonomikoan gertatzen ari diren aldaketen aurrean.

Espainiar eremuari dagozkion erronketan, “zarata politikoa”  zeritzona nabarmendu zuen. Haren iritziz, horrek benetan garrantzitsua denetik aldentzen gaitu, gure gaitasun industrial eta teknologikoei eragozpenak jartzeaz gain.

Esparru berean, ondo antolatutako trantsizio energetikoari ekitearen garrantzia aipatu zuen, politika teknologikoa, politika industriala eta politika fiskaka kontuan hartuz, eta “zentzugabekeriatzat”  jo zuen trantsizio energetikoa egitea, aldez aurreko politika industrialik gabe.

López Atxurraren agerraldia Bilboko Deusto Business Schooleko Faculty Clubean antolatutako bazkariaren barruan egin zen, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko Errektorearen eta enpresa-ehunaren ordezkaritza zabal baten aurrean.