Petronor, Euskadiko Inserta Foroaren Aholku Batzordeko kide

Petronor ONCE Fundazioaren Euskadiko Inserta Responsable Foroaren Aholku Batzordeko kide izendatu dute.

ONCE Fundazioaren Inserta Responsable Foroa, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Desgaitasun arloko politiken garapen egokia erraztuko duten praktikak, tresnak eta esperientziak partekatzea ahalbidetzen duen berrikuntza sozialari buruzko sareko lan plataforma da.

Euskadiko Inserta Foroaren Aholku Batzordea kideen arteko harremanak estutzen lagunduko duen komunikazio-kanaltzat eratu da desgaitasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzeko eta autonomia-erkidegoko enpresa-sareak dituen beharrei erantzuteko, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Desgaitasun arloko egungo joerei atxikitako gaiei buruzko aholkularitza eta esperientzia trukearen bitartez.

Petronor kontseilu horretako kidea da hemendik aurrera, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeari emandako laguntzaren aitorpenez. María Gaztelu Garapen eta Barne Komunikazioaren kudeatzailea izango da findegiaren ordezkaria Foroan.