Petronorrek 1. Findegiaren Geldialdia amaitu du

Petronorrek instalazioak berrikusi eta berritzeko nahiz hobekuntzak inplementatzeko aurten antolatu duen bigarren geldialdia amaitu du. Oraingo geldialdia Petronorren 1. Fintze Unitatean egin da, findegiak dituen bi unitateetako handienean, urtean 7 milioi tona petrolio gordin prozesatzeko gaitasuna baitu.

Petronorrek 101 milioi euro inbertitu ditu guztira aurten egindako bi geldialdietan: 52 milioi euro Konbertsio unitatearen urtarrileko geldialdian eta 49 milioi euro 1. Fintze Unitatean egindako bigarren geldialdi honetan. Geldialdi honetan inbertitutako 49 milioietatik, 27 milioi euro instalazioak mantendu eta hobetzeko erabili dira eta 22 milioi euro inbertsio eta hobekuntza teknologikoetarako. Petrolio gordinaren labean airearen aurreberogailu bat instalatzea izan da lan hauetako hobekuntza nagusia. Iberiar Penintsulako findegi guztietan dagoen handiena da, eta horren bitartez, energia-eraginkortasuna hobetu eta CO2 isurketak murriztuko dira.

Urtean 5 milioi tona gordin prozesatzeko gaitasuna duen 2. Fintze Unitate honi eta Petronorren gainerako instalazioei esker, hauek ere normaltasun osoz lan egin baitute, bezeroentzako zerbitzua une oro bermatuta egon da.

Petronorren lan egiten duten pertsonekin batera, 40 enpresatako 1.200 pertsonak baino gehiagok esku hartu dute geldialdi honetan, eta guztiek geldialdiari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso dute.

Prentsa Oharra, hemen.