Repsol GNLa itsas erregai bezala zabaltzen ari da

2014. urteaz geroztik, Repsolek GNLren 3.500 m3 baino gehiago hornitu dizkie 16 itsasontziri.
Repsolek, Energia anitzeko hornitzaile bezala, Gas natural likidotua (GNL) gehitu dio itsas erregaien zorro zabalari. Zentzu honetan, akordioa sinatu du Brittany Ferriesekin, honek Espainian dituen ontziak hornitzeko. Horniketa bermatzeko, Bilboko eta Santanderreko portuetan 1.000 m3-ko andel bana jarri eta zisterna-kamioiez beteko dira, ontziak aldizka hornitu ahal izateko.

GNLa armadoreek itsas garraiorako gero eta gehiago baloratzen duten alternatiba da. Erregai honek isurpenak murriztu eta Nazioarteko Itsas Erakundeak onartu eta 2020ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den IMO 2020 araua betetzen du.

IMO araudiak sufrearen edukia mugatuko du itsas garraiorako erregaietan, egun baimenduta dagoen % 3,5etik % 0,5era igaroz 2020an. Horren harira, Repsolen GNLaren aldeko apustuari eutsi dio, alternatiba honek eskaintzen dituen era askotako abantailengatik, bereziki ingurumenari dagokionez. 2014. urteaz geroztik, konpainiak erregai honen 3.500 m3 baino gehiago hornitu dizkie 16 itsasontziri.

Prentsa oharra, hemen.