Segurtasuna, oroz gain

Segurtasun briefinga
Petronorrentzat segurtasuna eginbeharra da, ez betebeharra, lanean une oro kontuan hartu beharrekoa. Goizeko briefingak edo hitzaldiak prebentzio arloko jarrerak gogoratzeko eta segurtasunaren ikuspegitik Geldialdiaren egoera ezagutzeko une egokiak dira. Geldialdian parte hartzen duten 1.200 pertsonei iristeko biderik zuzenena dira, betiere argi utziz segurtasuna lehentasunezkoa eta negoziaezina dela eta langile guztiek itzuli behar dutela etxera Findegira iritsi ziren osasun-baldintza berberetan.

Gai desberdinak aztertzen dira egunero, egiten ari diren lan garrantzitsuenen inguruan eta segurtasun arloko neurriak arreta handiz zaindu beharreko uneei erreparatuta. Petronorren Segurtasuna Koordinatzeko Taldeko eta enpresa kontratistetako kideek emandako hitzaldi horietako bakoitzean, mezu argiak eta zuzenak erabiltzen dira, bertaratutako guztiek ulertu eta barnera ditzaten. Helburua: 5 minututik beherako epean, kontzientziak mugiarazi eta prebentzio eta segurtasunari buruzko mezuak igortzeko gai izatea.

Briefingekin batera, enpresa kontratistek segurtasunari buruzko aparteko bilerak antolatu ohi dituzte, eta egunero goizeko 09:00etan Segurtasuna Koordinatzeko Bileran zabaltzen diren mezuetan oinarrituta, dagozkien lanbideen inguruko balizko arriskuak eta horiei aurre egiteko hartu beharreko prebentzio neurriak aztertzen dituzte.

Ez dago segurtasun arloko mezu bakarra eta pertsona eta egoera bakoitzari egokitu behar zaio. Horixe da Segurtasuna lantzearen esanahia, bakoitzari mezu jakin bat helaraztea, prebentzioaren bilaketan eta norberaren zein gainerakoen segurtasunean lagungarria izan daitekeena.