Somorrostroko “S15” ibilgailu elektrikoak arrakastaz betetako ikasturtea amaitu du

“S15 Somocar” ibilgailu elektrikoa, lasterketa batean.
Somorrostro PZko DBHko 2. mailako ikasleek Petronorren babespean eraiki duten “S15 Somocar” ibilgailu elektrikoak arrakastaz betetako ikasturtea amaitu du.

Greenpower proiektuaren barruan, lau lasterketa antolatu dira 2018-2019 ikasturtean, eta horietako hirutan, “S15 Somocar” taldeak emaitza bikainak lortu ditu. Maiatzean Muskizen, diseinu eta ingeniaritza onenaren sari nagusia eta pistako proben bigarren saria lortu zituzten. Nafarroako Los Arcos herriko lasterketan, ibilgailu ekologikoenaren saria irabazi zuten, eta Markinan, “Best presented team” delakoa.

Lasterketetan ez ezik, S15-Somocar taldeak SUMBIO 2019 topaketan, “DEUSTOTECH” azokan eta Somorrostro Prestakuntza Zentroaren STEAM azokan ere parte hartu du.

Ikasleen arteko taldeek plaza bakarreko ibilgailua eraikitzea da Greenpower deritzon hezkuntza-proiektuaren muina. Horren bitartez lortzen dituzten gaitasun teknikoak eta pertsonalak hainbat jardueratarako erabili behar dituzte; adibidez, zenbait lasterketatan parte hartuz edo ahozko azalpenak eginez, ingelesez, proiektua nola landu duten ezagutzera emateko, besteak beste.

Hauxe da proiektua hau Somorrostro Prestakuntza Zentroan landu den bigarren urtea eta Petronor “S15” taldearen “Golden Sponsorra” izan da.