Iñigo Elosegui Zierbenako txirrindularia, Movistar-era

Iñigo Elosegui. (Twitter: ini_elosegui)
Iñigo Elosegui, Lizarte Talde nafarreko txirrindularia, Movistar Team-ekin ariko da datozen hiru denboraldietan. Zierbenan jaiotakoa, txirrindulari gazte eta etorkizun handikoak Eusebio Unzueren taldeko maillota jantziko du urtarriletik 2022ko denboraldia amaitu arte.

Movistar-eko kide berria iaz hasi zen Lizarten eta handik gutxira Espainiako Sub23 txapela lortu zuen Castellon. Aurten Valenciaga Memoriala irabazi du, maila amateurreko frogarik zorrotz eta ospetsuena. Zorionak, Iñigo!