Bainua librea da Bizkaiko hareatza guztietan

La Arena hondartza.
Bainua librea da eta hondartzaren kalitatea ona da Bizkaiko hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, gaur, egindako Bizkaiko Bainu Eremuen Kontrol Sanitariorako Programak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.

Uraren egoerari dagokionez, berriz, kalitatea “bikaina” da La Arena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arrietara, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoko zonaldea), Laga, Ogella, Isuntza, Karraspio (erdiko zonaldea) eta Arrigorri hondartzetan.

Egoera “ona” da baina ez da bikaina, Las Arenasen, Armintzekoalden, Laidan (itsasadarraren zonaldean), eta Ean. Ez da ona, baina bai “nahikoa”, Laidatxun eta eta Karraspion (itsasadarreko zonaldean).