Ehunka muskiztarrek bere XIII. Ehiza, Arrantza eta Ingurumen Azokaz gozatu dute

Azokan izandako labana postua.
Pasa den larunbatean ehunka muskiztar Donibane zelaietara gerturatu ziren herriko Ehiza, Arrantza eta Ingurumen Azokaren XIII. edizioaz gozatzeko. Azokak, Arraintxori Ehiza eta Arrantzako Kirol Klubak antolatua, Petronorren babesa izan du aurten ere.

Aurtengo edizioan, laugarren urtez, Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste, Txakolin Eguna ospatu zen, Posadero Txikiraino iritsi eta plazara itzultzen zen familia ibilaldia egin zen, eta hortik aparte, Muskizko Babes Zibileko kideen laguntzaz, bihotz biriketako bizkortzeari buruzko eta desfibriladorearen erabilerari buruzko tailerrak ere eskaini ziren.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere natura maite dutenentzako jarduera ugari izan ziren. Ohiko ehiza zakurren, hegazti harraparien eta abarren erakusketez aparte, Ertzaintzako Zakurren Unitateak erakustaldia eskaini zuen. Gainera, ehiza eta arrantza stand bat izan zen, harkaitzetako arrain eta basurde dastaketak eta Enkarterriko zein Kantauriko baserrietako nekazal produktuen erakusketa; baita etxeko txikienek arrantza egiten ikasteko tailerra ere, Kelman esperientzia igerilekuan.

Hainbat jaurtiketa mota eskaini ziren: arkua, karabina eta tiragoma. Horretaz gain, euli artifizial tailerra antolatu zen, jaurtiketa lehorrean zartailu modalitatean, eta heriotza gabeko korrokoi arrantza Barbadun ibaian. Azokan artisautza ikusi ahal izan zen, egur tailuak, apeu arfizialak, bastoiak, itsasontzi eta hegazkin maketak, antzinako objektuak, animalia itxurako metalak, labanak, giltzatakoak eta txapak izan ziren, bai eta taxidermia eta ehiza-artisautza ere, adarretan, metaletan, egurretan eta aiztoetan.