Josu Jon Imaz: “Debekatzeak ez du isuririk gutxitzen”

“Norbaitek dioenean debekatu egingo duela… isuriak gutxitzen al dira? Ez. Jendea kezkatu egiten da eta ez du autorik erosten”, zehaztu du Repsoleko CEO Josu Jon Imazek El Economistak antolatutako Energiaren Urteroko IV Foroan, programa komun aurrerakoi bati begira PSOEk aurkeztutako bere Proposamen irekian auto ‘fosilaz’ (diesela eta gasolina) hitz egiterakoan 2040rako debeku hitza sartzeari (eta ostean kentzeari) buruz.

Multienergia enpresako kontseilari delegatuak berretsi egin du espainiar parkearen arazoa ez dela diesela edo gasolina, “parkea zaharra izatea baizik”.

“Krisiak zauri asko utzi ditu. Jendeak autoa erosteko erabakia atzeratzen badu, zaharrarekin jarraitu eta gehiago kontsumitzen du. Aizu, ba hobe Cepsa, Repsol, hornitzaileentzat… baina isuriak modu serio eta sendoan gutxitu behar dira, errealistak izan ez eta arazoa beste batzuei utzi eta gure kontzientziak garbitu besterik egiten ez duten eztabaidei eutsi beharrean”, azpimarratu du.

Bere hitzaldian, Repsoleko kontseilari delegatuak berretsi du bere konpainia konprometituta dagoela trantsizio energetikoarekin, multienergia apustu baten bidez, eta adibide modura jarri ditu enpresa findegietan CO2 gutxitzeko egiten ari den ahalegina, gas gehiago eta petrolio gutxiagoko portafolioa osatzea, bioerregaien sarrera, metano isuriak gutxitzea, karbono gutxiko eta funtsean berriztagarria den energiaren alorrean sartu izana, eta abar.