Petronor,” José Ignacio Arrieta enpresa eta gizarte saria”-ren irabazlea

Petronorren presidentea Emiliano López Atxurra saria jasotzen Roberto Urkitza Estrategia Empresarialen zuzendariren eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren eskuetatik.
Petronorrek irabazi du Estrategia Empresarialek ematen duen “José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Saria”. Golardoak euskal enpresen, enpresari-elkarteen nahiz enpresa-munduari lotutako pertsonen Gizarte Erantzukizuneko ekintzarik nabarmenenak eta Euskal Gizartearen garapen sozial eta ekonomikoari zein hezkuntza eta kultura arloetako ongizateari egindako ekarpenak aldarrikatzea du helburu.

Emiliano López Atxurra presidenteak jaso zuen saria emateko hurrengoa kontutan izan dute: “50 urtetan zehar herrialde konpromiso sendoa erakutsi du (inbertsioak, gizarte ekintzak, etab), José Ignacio Arrietak beti izan zuen herrialde konpromisoarekin bat etortzen dena (konpromiso politikoa, soziala, pertsonala, asoziatiboa, etab)”. Gainera, gogoratzen dute, nahiz eta Petronorren jarduera ingurumen aldagarri saihestezina izan, “bere jardueraren ingurumen alderdia betetzen, eraberritzen eta zaintzen errekurtso kantitate handia” erabili duela. “Berunik gabeko gasolina ekoiztu zuen lehendabiziko findegia izan zen, baita bioerregaien aldeko apustua egiten lehena”.

Ekitaldia BBK Aretoan egin zen atzo arratsaldean, eta bertan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek zorionak eman zizkion Petronorri “Euskadin egindako konpromiso sozial eta ekonomikoaren aldeko mende erdiko ibilbideagatik”, konpainiaren inbertsioak, enpleguaren sustapena, erantzukizun zein berrikuntzaren arloko ekintzak, eta ingurumenari buruzko arau berrietara egokitzeko aurreikuspena “José Ignacio Arrietak Euskadiren garapenerako ezin hobeto zehaztu zuen estrategiari” atxikita daudela gogoratuz.

Artolazabalen esanetan, Petronor “euskal ekonomiaren bilakaera positiboaren erreferente argia da”, bereziki Bilboko Portuaren inguruan, eta eskualdeko kultura eta kirola sustatzeko eskaini ohi duen lankidetza ere nabarmendu zuen, bereziki Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin eta Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin.

Ekitaldian, Konpainiari zuzendutako aitorpenaz gain, omenaldia egin zioten iazko martxoaren 13an 74 urte zituela hil zen José Ignacio Arrietari, izan ere, Jose Antonio Ardanzaren lehenengo bi jaurlaritzetan Industria eta Laneko Sailburua izan ondoren, Petronorren eta Repsol Comercialen kontseilaria izan zen.

Estrategia Empresarialek argitaratutako bi orrialdeak, hemen.