Repsol Elektrizitatea eta Gasa, etengabeko hazkundean

Repsol Elektrizitatea eta Gasak argiz eta gasez hornitzen dituen 930.000 bezero baino gehiago ditu, eta horiek guztiek merkatuan parekorik ez duen eskaintza batez profitatzeko aukera dute, abangoardiako soluzio digitalekin eta abantaila esklusiboekin, Repsolek Espainian dituen 3.500dik gora hornitegietan deskontuak lortzeko aukera barne. Gainera, konpainiak merkaturatzen duen elektrizitateak % 100 isurpen baxukoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria du.

Repsol, trantsizio energetiko eraginkor eta iraunkorraren aldeko apustuari eutsiz, isurpen baxuko sorkuntzaren arloko eragile garrantzitsua bilakatu da Iberiar Penintsulan, eta instalatua duen 2.952 MWeko guztizko gaitasunari, beste 1.083 MW gehitu dizkio garapen bidean dituen energia berriztagarrietan. Karbono gutxiko energiak sustatzera inbertsioaren portzentajerik handiena zuzentzen duen sektoreko konpainia da. Repsolek elektrizitatea sortzeko baliatzen dituen aktibo eta proiektuen artean dago Petronorren Kogenerazio instalazioa. Bertan sortutako energia elektrikoarekin findegiko kontsumoa estali eta sarera ere esportatzen da.

Hedapen prozesu honen barruan, Repsol Elektrizitatea eta Gasak bulego berriak ireki ditu Madrilen, 500 pertsona inguru biltzeko gaitasunarekin, datozen urteotako hazkunde planari aurre egiteko prest.