300 mendizale baino gehiagok Abanto-Zierbenako X. Mendi Ibilaldian parte hartu zuten atzo

Mendizale taldea ibilaldian zehar. Argazkia: José Sampedro.
Nahiz eta haizeak gogor jo Triano eta Galdameseko mendietatik, guztira 310 mendizalek Abanto-Zierbenaren Mendi Ibilaldiaren hamargarren edizioan parte hartu zuten atzo.

Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta, Abanto-Zierbenako Udalaren, Petronorren zein Deiaren laguntzaz egindako, lehia xederik gabeko froga hau goizeko 8:00etan irten zen Gallartako Eusko Gudariak Plazatik, Bizkaiko zein Arabako 26 herritatik etorritako mendizaleekin. 205 pertsonek ibilaldi motza (21km) edo luzea (29km) egin zuten; familientzako ibilaldian (10km) 105 ibiltarik parte hartu zuten. Azpimarratu beharra dago frogan parte hartu zutenen %35a abantoarrak zirela.

Sailkapenei dagokienez, Joseba Unibaso Urduliztarra izan zen ibilaldi motza amaitu zuen lehena. Ibilaldi luzea Gallartako Alfonso Gajakak amaitu zuen lehenengo.