Abanto-Zierbenak bere Mendi Ibilaldiaren X. edizioa aurkeztu du

Edu Mena, Goyo Vicente, Maite Etxebarria, José Ignacio Zudaire eta Kike Hermosilla, gaur goizean.
Edu Mena, Goyo Vicente, Maite Etxebarria, José Ignacio Zudaire eta Kike Hermosilla, gaur goizean.
Abanto-Zierbenak bere Mendi Ibilaldiaren X. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Martxa datorren igande honetan, urriak 13, izango da eta Trianoko zein Grumeraneko mendietatik igaroko da.

Aurten ere hiru ibilaldi izango dira, 29 kilometroko luzea, 21 kilometroko motza, eta 10 kilometroko familia-martxa. “Aurten ibilbidea pixka bat aldatu dugu, Saucoko zonaldean zentratu gara, guretzako oso garrantzitsua delako, bere paisaia-aberastasunagatik eta meatze-aztarnengatik. Ibilbidea iazkoaren alderantzizkoa izango da eta Gallartatik Putxetara joango gara, Castañosetik”, azaldu du Goyo Vicente, Abanto-Zierbenako Udalarekin batera ekitaldiaren antolatzaile den, Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak.

Petronorrek, Deiarekin batera ekimenaren babesle denez gero, ekimen honekin duen konpromisoa azaldu du eta, ibilaldiko antolatzaileak zoriontzeaz gainera, José Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak “abentura honetan beste 10 urte” izateko asmoa aurkeztu du.

Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak, “Abanto-Zierbena, Meatzalde eta Bizkaia osoko auzokideak” parte hartzera gonbidatu ditu.

Kike Hermosilla Deiaren Merkataritza zuzendariak, bere aldetik, Klubaren eta Goyo Vicente presidentearen lana eskertu du, mendi ibilaldi honen antolakuntzan.

Bideoa, hemen.