AOPek jardueraren ardatzean kokatu ditu trantsizio energetikoan parte hartzea eta klima-aldaketaren aurka borrokatzea

AOP-ren logoa.
AOP-ren logoa.
AOPek (Espainiako Petrolio-Produktuen Operadoreen Elkartea) erakundea modernizatzeko plana abiarazi du, klima-aldaketaren aurkako borroka eta trantsizio energetikoaren arloko parte-hartzea jardunaren ardatzean kokatzeko asmoz. Plan honen bitartez, bazkideak aspaldidanik inbertsioan, ikerketan eta berrikuntza oinarrituta klima-aldaketaren erronkari eraginkortasunez erantzuteko egiten ari diren ahalegina indartu nahi da.

Planteamendu estrategiko berri honen arabera, sektoreak konponketaren partaidea izateko borondatea baieztatu du, baita CO2, isurpenak murrizteko proposamen eraginkorrak eskaini eta bidezko trantsizio energetiko antolatuaren mesedeko soluzio teknologikoak bilatzearen aldeko konpromisoa ere.

Fintze-sektoreak deskarbonizazioan duen inplikazio osoa jasotzea da modenizazio-plan honen helburua, petroliogintzaren industriak trantsizio energetikoen duen eginkizunari buruzko kezka sozialei erantzuna emateaz gain.

Horrekin batera, elkarteak estatutuak berritu eta elkarrizketa eta dibulgazioarako guneak irekiko ditu kezka sozialei erantzutzeko eta klima-aldaketaren aurkako soluziorik onenez gogoeta egiteko, erakundearen irudia eguneratzeaz gain.

Era berean, fintze-sektore espainiarrak trantsizio energetikoan parte hartzeko egin duen proposamen teknologikoa aurkeztuko du, klima-aldaketaren aurkako borrokan enpresa eta administrazioaren artean partekatutako konpromisoaren ondoriozko aukerak barne hartuz.

AOP da, 1993az geroztik , petrolio-produktuen fintze, banaketa eta merkaturatze jardueretan diharduten Espainiako konpainien elkartea. Egun, REPSOL, BP, CEPSA, GALP ENERGÍA eta SARAS ENERGÍA konpainiak ditu bazkide.