Arrakasta nagusi Kantauri Fest jaialdiaren hirugarren edizioan, Zierbenan

Jaialdian hogeita hamar bat ontzik parte hartu zuten.
Jaialdian hogeita hamar bat ontzik parte hartu zuten.
Ehunka pertsona hurbildu ziren urriaren 5ean eta 6an Zierbenara, Petronorren babespean egin ohi den den Kantauri Fest jaialdiaren hirugarren edizioaz gozatzeko asmoz. Jaialdian hogeita hamar bat ontzik parte hartu zuten, eta  “antolatutako jarduerak jendez gainezka egon ziren, plaza kopurua agortu zelarik”,  Zierbenako Udalarekin batera jaialdi hau antolatzen duen Enkartur elkarteak jakinarazi duenez.

Ontziak, txalupak, traineruak, batelak… Zierbenako portuan elkartu ziren Kantauri Fest jaialdiaren edizio honetan, betiere itsasoari lotutako altxorrak nabarmentzeko asmoz. Aurtengoa, orain arte prestatu den programarik zabalena izan da, umeentzako tailerrak, erakusketak, erakustaldiak, ardo dastaketak eta marmitako lehiaketak bilduz, beste hainbat jardueraren artean.

Enkarturrek emandako datuen arabera, bisitarien %90 beste udalerri batzuetatik etorritakoa zen (Bilbo, Getxo, Ugao, Donostia… eta inguruko herriak).  “Honek esan nahi du Kantauri Festek bisitariek erakartzen eta Zierbena ezagutzera ematen laguntzen duela. Gainera, bisitarien %10 baino ez zen egon aurreko edizioan. Datu hau oso positiboa da, izan ere, bertaratutako gehienak lehendabiziko aldiz etortzen zirela erakusten du, eta gogobetetze-mailari buruzko inkestaren emaitzen arabera, berriz ere etortzea espero dugu”,  adierazi dute antolaketa taldetik.