I. Bilbao Petronor Eko Rallya hasiko da gaur arratsaldean

I. Bilbao Petronor Eko Rallyaren kartela.
Gaurtik igandera arte 47 ibilgailuk I. Bilbao Petronor Eko Rallya jokatuko dute hirian. Ibilgailuek 640 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute abiadura-erregulartasunaren eta kontsumo baxuen araberako puntuazioa lortzeko.

Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.

Birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz. Gainera, eko rallya Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta munduko txapelketari atxikitako 14 proben artean kokatuta dagoen FIA e-Rally Regularity Cup-erako puntuagarria izango da.

Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.