Petronor, trantsizio energetikoaren eragile garrantzitsua

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea II. Bidasoa Forumean.
“Europaren etorkizuna europarren batasunetik igarotzen da proiektu energetiko komun baten inguruan, eta proiektu energetiko horrek zientzian eta teknologian politika bateratua eskatzen du”,  adierazi zuen Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Bidasoako “Euroeskualdearen Elkarrizketak, Euskadi-Navarra.-Akitania Berria” II. Forumaren barruan, berrikuntza eta trantsizio energetikoari buruz egin zen eztabaidan.  

Lopez Atxurrak gogorarazi zuenez,  “egin daitezkeen proposamenek, oso erasokorrak diruditen arren, ez dute balioko, baldin eta industria-, zerga-, energia- eta teknologia-politikarekin batera ez badoaz, ez eta mugikortasunaren eta hiri-legediaren arloan ere”. 

Bidasoa Forumaren bigarren edizioa José María Bergareche El Diario Vascoko presidenteak inauguratu zuen:  “Euroeskualdea, 8,7 milioi biztanlerekin, 1,7 milioi ikaslerekin, 500.000 enpresekin eta hamaika unibertsitaterekin, bizi-kalitaterik handiena duen Europako Batasuneko eskualdeetako bat da, baina ez dago erronketatik salbuetsita”. 

Petronorrek parte hartu zuen  “enpresa energetiko gisa, ekonomia zirkularraren, mugikortasun elektrikoaren eta energia banatuaren eragile garrantzitsu gisa, eta C02a murrizteko eragile eraginkor gisa”.