Repsolek Asian duen presentzia indartu United Oil Companyren % 40 erosiz

María Victoria Zingoni Repsolen Merkataritza Negozioaren eta Kimikaren zuzendari orokorra Jacky Tan United Oil-en CEOarekin batera.
María Victoria Zingoni Repsolen Merkataritza Negozioaren eta Kimikaren zuzendari orokorra Jacky Tan United Oil-en CEOarekin batera.
Repsolek joint venture bat sortu du Singapurren egoitza duen United Global Limited konpainiarekin, azken honen United Oil Company lubrifikatzaileen arloko filialaren % 40 erosi ondoren, Repsol produktuen gama ekoiztu eta Singapurren, Indonesian, Malaysian eta Vietnamen bana ditzan.

Aliantza honek Repsolek Asiako hego-ekialdean duen presentzia indartuko du, bereziki Indonesian, hauxe baita eremu horretako lubrifikatzaile-merkaturik handiena.

Horrela, Repsolek lubrifikatzaileak ekoizteko gune berri bat gehitu die Espainian eta Mexikon dituenei. United Oil Companyk bi lantegi ditu, bata Singapurren eta bestea Indonesian, 140.000 tonako guztizko ekoizpen-gaitasunarekin.

Joint venture honek hobekuntzak inplementatuko ditu United Oil Companyk Indonesian duen ekoizpen-lantegian, eta Repsol markaren eta produktu-gamaren indarrari Asiako konpainiaren tokiko ezagutza eta banaketa-sarea erantsiko dizkio. 

Operazio hau garrantzi handiko aurrerapausoa da eremuko helburuak lortzeko bidean, izan ere, konpainiak salmenta bolumena bikoiztea aurreikusi du, 300.000 tonara iritsi arte, % 70 Espainiatik kanpo. Joint venture honen bitartez, Repsolek produktu horiek Espainian, Mexikon eta Indonesian ekoiztu eta banatu eta 90etik gora herrialdetan merkaturatuko ditu.