Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak, Petronorren bisitari

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak, Muñatones Jauregian.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleek Petronor bisitatu dute, findegiaren instalazioak eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.

Ángel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak haiekin izan zen bisitaldian zehar eta, Muñatones Jauregian, Petronorren historiari eta ekoizpen-eskemari buruzko informazioa eman zien, besteak beste.

Ondoren, findegiaren instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, 1/2 Kontrol Gela, hain zuzen ere, eta Luzero Puntako Itsas Terminalera ere hurbildu ziren.