Eguraldi txarrari aurre eginez, 62 taldek parte hartu zuten atzo II. Taldeduatloian, Burdinmendi Bide Berdean

Taldeduatloian parte hartu zuten korrilakariek Sopuertatik abiatuz.
Eguraldi txarra ez zen oztopoa izan atzo, 62 taldek (gizonezkoenak zein mistoak) Petronorrek babestutako bigarren Taldeduatloian parte har zezaten, Burdinmendi Bide Berdean.

Haize-bolada bortitzen eta eguraldi kaskarraren ondoriozko gorabeheren eraginez, probaren ibilbidea dexente murriztu behar izan zuten. Horren kariaz, 248 kirolariek, launa pertsonako taldetan banatuta lehiatu beharrean, binaka parte hartu behar izan zuten, izan ere, helmuga, Galdamesko La Aceña auzoan kokatu behar izan zuten, lehenengo erreleboa aurreikusita zegoen lekuan, alegia. Hortaz, haizeak eragin zitzakeen istripuak saihesteko, bertan behera utzi zen Galdamestik Pobeñarainoko (Muskiz) tartea.

Proba ordubeteko atzerapenarekin abiatu zen, goizeko 10:00etan. Erlojuaren aurkako formatuan, txirrindulariek Bezitik (Sopuerta) irten eta Galdamesen inprobisatutako helmugarainoko bidea egin zuten. Ondoren, 62 runner Sopuertako auzotik abiatu ziren 15 kilometroko ibilbidearen lehen zatia egiteko, La Aceña auzoraino, Bide Berdeari buruzko Informazio Zentroaren ondoraino.

Bi denboren zenbaketak baldintzatuta, amaierako sailkapenean lau kategoria baizik ez ziren jaso, izan ere, emakumezkoen kategoria hutsik geratu zen emakumeek oso-osorik osatutako talderik aurkeztu ezean. Kategoría mistoan, 1:26:07ko denborarekin, talde irabazlea Gaindituz Team izan zen; gizonezkoen kategorian, Dida Cafés Foronda, 1:28:22ko denborarekin; beterano mistoen kategorian, Kortesia taldea nagusitu zen 1:31:17ko denborarekin, eta beteranoen artean, txapelduna Urretxindorra 82 izan zen 1:28:45eko denborarekin.

Lehiakideak Bizkaikoak, Arabakoak eta Gipuzkoakoak ziren nagusiki, eta Kantabriako bost taldek eta Asturiasko talde batek ere parte hartu zuten. 22 kirolari emakumezkoak ziren (% 11).