Indautxuko Jesuiten Kimika eta Elektronika Eskolako ikasleek Petronor bisitatu dute gaur

Indautxuko Jesuiten Kimika eta Elektronika Eskolako ikasle zein irakasleak Petronor Innovacioneko gelan.
Indautxuko Jesuiten Kimika eta Elektronika Eskolako Kimika Industrialeko 13 ikasle taldeak Petronor bisitatu du gaur goizean, finketa prozesu konplexua eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoa ezagutzeko.

Ángel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak Petronor Innovacioneko gelan egin die harrera, eta Petronorren historia, ikuspegia, ekoizpen-prozesua eta helburuak ezagutarazi dizkie. Ondoren, Findegiko instalazioetatik ibilbidea egin dute eta kontrol-geletako bat bisitatu dute.

Luzero Puntako Itsas Terminalean amaitu da jardunaldia, non petrolioa deskargatzeko prozesuaren berri ere eman zaie.