1.000 artista baino gehiagoko ikuskizun hunkigarriak Fair Saturday 2019 inauguratu zuen

Fair Saturday 2019ren inaugurazio ekitaldia.
1.000 artista baino gehiagok parte hartu zuten ostiralean Fair Saturdayren bosgarren edizioaren inaugurazio ekitaldian (ekimen ludiko eta solidarioa), ikus-entzunezko ikuskizun apartarekin, non musikaren historiako gai handiak interpretatu zituzten, Bilbao Arena betez. Aurten ere Petronorren babesa izan du.

Bi ordu eta laurdenean zehar 7.000 ikusle baino gehiagok Conrado Moya perkusionista, Bilboko korala, Rossini Abesbatza, Ciudad Santander Koru Akademia, Errioxako Koru Sinfonikoa, Emitenia… eta beste horrenbeste taldeen ahotsez gozatu zuten, Udal Bandarekin eta José Rafael Pascual Vilaplana maisuarekin batera. “Agur Jaunak” hunkigarriarekin hasi zen emanaldia, Andrew Lloyd Webberren kantu sorta batekin eromena askatzeko prest etorritako Miren de Miguel sopranoari sarrera emanez. Gauza bera gertatu zen Puccinirekin, itzela Marta Ubieta eta Mikeldi Atxalandabaso bezalako artisten ahotsetan.

Eley bikotea, Zea Mays, Urko gipuzkoarra eta Mairi Campbell eskoziar abeslaria ere izan ziren, Pascual Molonga ahaztu gabe, Barreras Invisibles eta beste gizarte proiektu batzuen mesedetarako ekitaldi ahaztezin honetan.