Repsolek eta Ibilek ibilgailu elektrikoen birkargan duten posizioa indartu dute

Petronorren Ugaldebietako (Abanto-Zierbena) hornitegian kokatuta dagoen birkarga ultra-azkarreko gunea.
Petronor tarteko duen Repsol taldeak ibilgailu elektrikoetarako birkarga-sarea eta energia merkaturatzeko zerbitzuak erosi dizkio Ibil sozietateari. Eragiketa honen bitartez, Repsolen posizioa indartu da Iberiar Penintsulako mugikortasunaren arloko erreferente bezala, baita berrikuntzaren alde eta bezeroen beharretara egokitutako produktu eta zerbitzu berrien garapenaren alde egin duen apustua ere.

Ibil aitzindaria izan zen birkarga-sareen hedapenean eta mugikortasun elektrikoa bultzatzen jarraituko du erreferente teknologiko eta industrial bezala, sozietatearen jarduera Repsol eta hirugarrenen azpiegituren instalaziora eta eragiketara bideratuz.

Akordio honen ondoren, Repsolen birkarga-sare publikoak 230 gune baino gehiago izango ditu, Espainiako mota honetako azpiegiturarik garrantzitsuenetakoa osatuz. Horietarik, 35 birkarga-gune karga azkarrekoak dira, konpainiaren hornitegietan kokatutakoak, eta Repsol birkarga elektrikoaren arlo honetako buru bihurtu dute. Konpainiak, halaber, Ibilek enpresei nahiz partikularrei instalatu dizkien 1.000 terminal operatuko ditu.

Horiei gehitu behar zaizkie Iberiar Penintsulako birkarga ultra-azkarreko lehenengo bi guneak. Horietako bat Petronorren Ugaldebietako (Abanto-Zierbena) hornitegian kokatuta dago eta 400na kW ere bana ditzaketen lau terminal ditu, Europako potentzia handieneko birkarga-guneetako bat delarik.