Petronor, ONCE Euskadiren Ekonomia Sozialaren Saria

Sergio Murillo Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatuak saria eman zien José Ignacio Zudaire eta María Gazteluri.
José Ignacio Zudairek, Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, eta María Gazteluk, Erakundeko Talentuaren Kudeaketaren arduradunak, atzo jaso zuten ONCE Euskadik Petronorri emandako “Ekonomia Sozialaren Saria”, ezgaitasun desberdinak dituzten pertsonak arlo administratibo eta teknikoetan laneratzeko konpromisoagatik eta desgaitasuna duten gazteentzako Enplegu Planean laguntzeagatik.

Zudairek saria eskertu zuen, eta “zuzenean enpresaren arimara doan”  sari bat jasotzearen garrantzia azpimarratu zuen. Aitortu zuenez,  “Petronor ohituta dago izaera industrialeko errekonozimenduetara, baina ONCE Euskadik emandako Sari Solidario hau, gure erakundearen barru-barrenera iristen da”.

Zudaireren hitzetan, “Petronor I+D arloan ari da lanean (Inklusioa eta Aniztasuna), horrek guztiak berrikuntza, konpromiso eta kide izateko zentzu gehiago eta, azken batean, lehiakortasun abantaila handiagoa sortzen duelakoan”.  Aldaketa horiek hasieran zenbait errezelo eragin ditzaketela esan zuen, baina  “beti gaindi daitezke María Gaztelu bezalako liderrak izanez gero, helburu solidarioagoak eta inklusiboagoak lortzea posible egiten baitute”.

Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez eta Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak goraipatzen dituzte Once Euskadiren 2019ko Sari Solidarioek. Hauen bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute.

Petronorrez gainera, Astigarragako Harituz elkartearen “Indarkeria sexistaren aurkako matazak”, Olga Grande kazetariak Euskadiko Cadena Ser-en zuzendutako “Generación Z” podcat-a, Mikel Ruiz Bizkaiko Caritaseko zuzendari ohia eta Bilboko Udala ere sarituak izan ziren.