ALBISTEAK

ONCE Euskadik Petronor saritu du

ONCE Euskadik Ekonomia Sozialaren Saria eskaini dio Petronorri, bere 2019ko Sari Solidarioen barruan, administrazioko zein ingeniaritza kimikoko eta industrialeko arloetan desgaitasun desberdinak dituzten pertsonak laneratzeko duen konpromisoagatik, eta desgaitasunen bat duten gazteentzako unibertsitate-gazteak lan-mundura hurbiltzea sustatzen duen “No te rindas nuca” delako Enplegu Egitasmoan laguntzeagatik.
21 Aza 2019
ALBISTEAK

Emergentzia simulakroa Petronorren

Gaurko 10:58etan ERM-1 Unitatean gas naturalak ihes egin duen simulakroa burutu da. Simulakro hau segurtasun sistema guztiak egunean mantentzeko egin da. Ezarritako protokoloak jarraitu dira, Aldundiko Suhiltzaileen eta Ertzaintzaren parte hartzearekin, eta eskerrak ematen zaizkie bi horiei. Simulakroa 11:42etan eman da amaitutzat.
21 Aza 2019
ALBISTEAK

Klima-aldaketak, trantsizio energetikoak eta politika tekno-industrialak estrategia berari erantzun behar diote

“Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa eskutik doaz, eta horiek dakarten erronkak ez du mugarik, eta lehiakortasunaren bihotzean dago, XXI. mendeko munduko ekonomia berriaren lidergo teknologiko eta industrialaren alde”,  adierazi du Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak 2019ko Foroan,  “Mugikortasun berri baterako energia”  izenburupean, Corell Fundazioak Madrilen antolatutakoa.
20 Aza 2019
ALBISTEAK

Baditugu Eco-Rallye Petronor taldeko 10 kapelen irabazleak!

Sandra de Pablo, Jon Barrueco, Imanol Ríos, Ainhoa Aretxaga, David Mediavilla, Pedro Valenzuela, José Carrodeguas, Joseba Arco, Maider San Pedro eta Manu Sanchez dira findegiak, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herritarren artean, zozkatu dituen Eco-Rallye Petronor taldearen Kapelen 10 irabazleak.
19 Aza 2019
ALBISTEAK

H4, G4 eta SR4 unitateak berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera, azaroak 15, H4 Hidrogeno Unitatea abian jartzeko sekuentzia hasiko dela, mantentze-lanak amaitu ostean. Era berean, bihartik aurrera, G4 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea eta SR4 Azufrea Berreskuratzeko Planta ere martxan jarriko dira.
15 Aza 2019
ALBISTEAK