ALBISTEAK

Petronorrek bultzatutako Hidrogenoaren Tekonologien Unibertsitate arteko Masterreko I. promozioa graduatu da

Gaur, Petronorrek bultzatutako Hidrogenoaren Tekonologien Unibertsitate arteko Masterreko lehen promozioa graduatu da. 57 lagun dira hidrogenoaren eta berorri lotutako teknologien arloan ezagutza berritzaile eta abangoardistak eskuratu dituztenak, teknologia horiek trantsizio energetikoan laguntzeko duten potentzialean trebatuz, eta sorkuntzan, garraioan, biltegiratzean eta eraldaketan, baita energiaren merkatuan ere arreta berezia jarriz. Ekitaldia programa eskaintzen duten egoitza ezberdinetan egin da aldi berean: Bilbon, Bartzelonan, Tarragonan eta Zaragozan.
14 Uzt 2023
ALBISTEAK

Kolonbiako Energia ministroak, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) proiektuak ezagutzeko bisita egin du

Kolonbiako Meategi eta Energia ministroa Irene Vélez, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen presidentea eta Petronorreko kontseilari ordezkariaren ondokoa den José Ignacio Zudairerekin bildu da gaur, Energy Intelligence Center delakoaren eraikin berrian, Petronorrek bultzatutako BH2Cren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin. Ministroarekin batera, Cristian Díaz Energia ministrordea, eta María Nohemí Arboleda, XM-ko gerentea, -Kolonbiako handizkako energia-merkatua administratzen duen enpresa-  izan dira. Hainbat ekimenekiko interesa erakutsi du, hala nola, findegiko 2,5 MW-ko elektrolizatzailea, Energy Intelligence Center bera hidrogeno berriztagarriz elikatzeko balio duena, edo 10 MW-ko elektrolizatzailea, Bilboko portuan kokatzen den erregai sintetikoak fabrikatzeko instalazioa hornitzen duena.
14 Uzt 2023
ALBISTEAK

Petronorren eta Edinorren banderak, Urdaibai eta Oriorentzat

Urdaibai arraun taldeak garaipen handia lortu zuen Zierbenako uretan jokatutako XL. Petronor Banderan, domekan. Ohorezko txandan jaun eta jabe izan zen eta ez zien aukerarik eman aurkariei, estropadako bigarren postua lortzeko borrokarekin konformatu behar izan baitzuten. Hondarribiak lortu zuen postu horretan sartzea, Gorka Aranberrirenengandik 18 segundora. Zierbena hirugarren izan zen 29 segundora eta Donostiarra laugarren, 40 segundora.
12 Uzt 2023
ALBISTEAK

‘Gaztelu Berri’ aldizkariaren azken zenbakia irakurgai dago jada webgunean, pdf formatuan

Aldizkari honen 110. zenbakiak Petronorreko eta bere inguruko azken hiruhileko informazio garrantzitsuena biltzen du. Oraingoan nabarmentzen dituenen artekoak dira konpainiak inguruko elkarte-sareari ematen dio babesa, energetikoki eraginkorragoak diren etxebizitzak abiarazteko Mugabi enpresaren sorrera, Repsol Taldeak LGTBIQ+ kolektiboarekiko duen konpromisoa, Gorka Urreiztieta eskultoreari egindako elkarrizketa edo Bilbo eta Amsterdamen arteko akordioa hidrogeno berriztagarriko europar korridorea bultzatzeko.
11 Uzt 2023
ALBISTEAK

Hidrogenoak eta erregai berriztagarriek soluzioa emango diete deskarbonizazioa eskatzen duten sektore eta jarduerei

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, Petronorrekin batera, erregai berriztagarriak mugikortasunaren jasangarritasunean laguntzeko soluziotzat erabiltzeari buruzko jardunaldia egin du. Jardunaldia Energy Intelligence Center delakoaren eraikin berrian antolatu da, Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko Campusean, garraioaren arloan erreferente diren Petronor, Repsol, ALSA, Scania, CAF edo Talgo konpainien parte-hartzeaz, garraioan energia eraldatzeko egungo erronka aztertzeko asmoz.
06 Uzt 2023
ALBISTEAK

Hidrogeno Teknologien Masterreko ikasleek Petronor bisitatu dute

Hidrogeno Teknologien Unibertsitate arteko bigarren Masterreko ikasleek Petronor bisitatu zuten atzo arratsaldean, eta Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Nuñezek egin zien harrera. Oro har, Hidrogenoaren Euskal Korridoreari eta, bereziki, Petronorrek gidatutako proiektuei buruzko informazio zabala jasotzeaz gain, findegiko instalazioak eta kontrol-aretoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
06 Uzt 2023
ALBISTEAK

López Atxurraren esanetan trantsizio energetikoa “lidergo teknologikoa lortzeko ‘borroka’ da”

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen ustez, “agertoki geopolitiko teknologiko eta industrialeko erronka demografikoek eta gobernantza-erronkek”, 2050. urteari begira, Europa behartzen dute “non gauden berriro pentsatzera eta non egon nahi dugun gauzatzeko kudeaketa-estrategia bat diseinatzera”. Testuinguru horretan, “trantsizio energetikoa lidergo teknologikoa lortzeko ‘borrokaren’ parekoa” dela gogorarazi du.
05 Uzt 2023
ALBISTEAK