ALBISTEAK

López Atxurraren esanetan trantsizio energetikoa “lidergo teknologikoa lortzeko ‘borroka’ da”

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen ustez, “agertoki geopolitiko teknologiko eta industrialeko erronka demografikoek eta gobernantza-erronkek”, 2050. urteari begira, Europa behartzen dute “non gauden berriro pentsatzera eta non egon nahi dugun gauzatzeko kudeaketa-estrategia bat diseinatzera”. Testuinguru horretan, “trantsizio energetikoa lidergo teknologikoa lortzeko ‘borrokaren’ parekoa” dela gogorarazi du.
05 Uzt 2023
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, uztailak 5, CG1 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, aurreikuspenen arabera bi eguneko mantenu lana egin ahal izateko.
04 Uzt 2023
ALBISTEAK

Zudairek dio hidrogenoa “ezinbestekoa” izango dela deskarbonizazioranzko bidean

Petronorreko CEOaren ondoko eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidente José Ignacio Zudairek atzo adierazi zuen hidrogenoa “geratzeko” etorri dela eta “ezinbestekoa” izango dela 2050erako zero emisio garbien helburua lortzeko. Zudairek hausnarketa hori Erromako Klubaren Euskal Taldeak Bilbon antolatutako hitzaldi-eztabaidan egin zuen, Sociedad Bilbaina izenekoaren egoitzan.

01 Uzt 2023
ALBISTEAK

Sidenor eta Zabalgarbiri eman diete José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte saria

Sidenor eta Zabalgarbik jaso dute José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte saria bere laugarren edizioan, atzo arratsaldean Bilbon egin zen ekitaldian. Sari honek euskal enpresen gizarte-erantzukizuneko eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) aldeko jarduerak eta garapen sozioekonomikoari egindako ekarpena aintzatesten ditu. José Ignacio Arrieta izena du, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu eta Petronorreko administrazio-kontseiluko kide izandakoarena.
30 Eka 2023
ALBISTEAK

2023ko Iraunkortasun Plana online dago jada

Petronorren 2023ko Iraunkortasun Plana eskuragarri dago online. Bertan, aurten garapen iraunkorra bultzatzeko egingo diren 16 ekintza jasotzen dira.
29 Eka 2023
ALBISTEAK

José Antonio Cano eta Miguel del Río, Pasaboloko txapeldun

José Antonio Cano eta Miguel del Río izan ziren aurreko asteburuan Muskizko XXXII. Petronor Pasabolo txapelketaren irabazleak lehen eta bigarren mailetan, hurrenez hurren. Canok zegokion garaikurra eta 120 euroko saria eraman zuen dirutan, bigarren mailako irabazleak, aldiz, 90 euro jaso zituen artean.
29 Eka 2023
ALBISTEAK

Repsol Gidak 19 ‘Solete’ berri banatu ditu Euskadin

Repsol Gidako aditu-taldeak ‘Solete’ izenekoak banatu ditu Estatuko 300 toki baino gehiagotan uda honetarako, horietako 19 Euskadin. Aire zabalean jateko aukera, plater gustagarrien presentzia eta kostaldeko herriak dira emanaldi honetako protagonistak. Euskal Autonomia Erkidegokoetatik hiru arabarrak dira, lau bizkaitarrak; eta gainerako hamabiak, gipuzkoarrak. Nafarroak, berriz, beste hiru jaso ditu. Bizkaiari dagokionez, Bilboko bi lokal (Ambigú eta Cobetas), Getxoko bat (El Huerto) eta Balmasedako beste bat (Skamata) dira sarituak.
28 Eka 2023
ALBISTEAK

López Atxurrak beharrezkotzat jo du Europak “industria-politikan arreta jartzea” trantsizio energetikoari aurre egiteko

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen ustez, Covid-ak eta Ukrainako gerrak agerian utzi dituzte “mendebaldeko ongizateko gure gizartearen egitura-zutabeak urratzen ari ziren termitak”. Agertoki horretan, bi “shock” horiek errealitate bat ikusteko aukera eman dute, non nabarmentzen baita “azterketa geopolitikoak duen garrantzia Europak abiarazitako trantsizio energetikoaren estrategia gauzatzeko orduan”, bai eta “trantsizio horren estrategia programatikoak baino gehiago tekno industrialak izan behar diren ikuspuntuetatik gauzatu beharra”. “Fokua industria-politikan jartzea merkatu-politikari eta lehiari gehiegi lotuta egon den Europaren erronka da», azpimarratu zuen.
27 Eka 2023
ALBISTEAK