ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzaren simulakroa abisu akustikoekin

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 12, Muskizen, Zierbenan eta Santurtzin instalatuta dauden emergentzia kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla. Saio hau, aldian-aldian, Seveso araudiaren menpeko enpresa kimikoen segurtasun-eremuan egiten diren simulazioekin lotuta dago eta herritarrei ihes toxiko kimikoez alertatzeko da.

12 Eka 2023
ALBISTEAK

Petronorrek “pribatutasunaren eta segurtasunaren” garrantzia azpimarratu du, industrian partekatutako datu-guneetan “arriskuak saihesteko”

Itziar Landa Petronorreko Digitalizazio arduradunak Digital Talks jardunaldian parte hartu zuen atzo BECen, ‘Industriako datu-gunea’ izeneko panelean. Tecnaliako Javier Herrera moderatzaile zutela, mahai-inguruan solaskide izan zituen Miguel Ángel Calero, Izertis enpresako digitalizazio-arduraduna; Joan Martínez, Capgemini Engineering enpresako i+G proiektuen zuzendaria; eta Óscar Lázaro, Baidata enpresako idazkaria.
08 Eka 2023
ALBISTEAK

Anton Arriolak, kutxabankek enpresekin duen konpromisoa nabarmendu du

Anton Arriolak, Kutxabankeko presidenteak, Petronor bezalako enpresa partaidetuekiko konpromisoa adierazi du gaur Bilboko Deusto Business Schoolen egindako hitzaldian. Arriolaren hitzetan, mantendu eta babestu nahi den lankidetza bat da hau, non industria-munduan jarraitzeko aukera emango duten ibilgailu eta inbertitzaileetan parte hartzen jarraitu nahi da.
06 Eka 2023
ALBISTEAK

Repsol Taldeak LGTBIQ+ kolektiboarekin duen konpromisoa berretsi du, lan-ingurune errespetuzkoa eta inklusiboa bermatuz

Repsol Taldeak bat egiten du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, eta berretsi egiten du lan-ingurune inklusiboa eta errespetuzkoa bermatzeko konpromisoa, edozein dela ere pertsonen norabide sexuala, identitatea eta genero-adierazpena. Horrela, bere campusa eta bere industriaguneak, besteak beste Petronorrena, ostadarraren koloreekin jantzi dira, olanen, zebrabideen edo banderen bidez kolektiboari emandako babesa esplizituki adieraziz.
06 Eka 2023
ALBISTEAK

Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleen bisita Petronorrera

Bilboko Ingenieritza Eskolako hirugarren mailako bederatzi ikaslek eta bi doktoregaik osatutako talde batek Petronor bisitatu zuen atzo arratsaldean, Pedro Luis Arias Ergueta irakaslearekin batera. Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Nuñezek eta prozesuen kudeatzaile Ainhoa Régil-ek egin zieten harrera.
06 Eka 2023
ALBISTEAK